Zer da Trebiñuko Euskara Zerbitzua?

Trebiñuko Barrendegiko Udaletan, Arabako Koadrila guztietan bezala, gizarte elebidun baterako bidean, euskararen sozializaziorako koordinazio, egikaritze eta sustapenerako zerbitzu teknikoa.

Euskararen sozializazioa dugu helburu, hau da: gizartean gertatzen diren eguneroko eta aldizkako harremanetan, euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan bideratzen dugu gure indarra.

Non jaso dezaket informazioa?

Trebiñuko Euskara Zerbitzuak, Trebiñun euskararen sozializaziorako bidean lan egiten duten gainontzeko eragileekin batera honako web orria sortu zuen 2017an. Bertan argitaratzen da ekintza, proiektu, ikastaro, deialdi eta euskararekin loturiko egitasmo oro.

www.euskeratrebino.wix.com/euskeratrebino

Harremana

Trebiñuko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

Astelehen eta ostiraletan Argantzunen: 945373006

Astearte eta asteazkenetan Trebiñuko Konderrian: 945360018

E-mail: euskeratrebino@gmail.com